Please activate JavaScript!
Please install Adobe Flash Player, click here for download

Programa 2014_OK

11 Demokrazia parte hartzailea sustatu nahi dugu, haren biziarazteko eta elikatzeko, herri hezkuntza bultzatuko dugu, herritarrek landu nahiko dituzten gaiez gain, ondoko arloei buruz informazioa pro- posatuz : – Transizio ekologikoa : herritarrak formatu eta informatu beren usaiak molda ditzaten baratzegintza, loregintza, etxeko garbiketak, teknologia berrien erabilpena, etab...ez daitezen kaltegarriak izan  ez inguru- menarentzat, ez osasunarentzat. – Hiritartasuna, jendeen arteko berdintasuna, ohitura osasuntsuei buruzko tailerrak proposatu adituak parte harraraziz (RAP 64, ASEPT, etab.). – Gure beharrei eta behin behineko zailtasunei erantzuteko lagungarri izan daitezkeen erakundeei buruz  informazioa bildu eta hedatu (CCAS, CIP, ADIE, CIDFF, etab.). Jakitateen partekatzea – herri hezkuntza formakuntza – informazioa Gure haurren eta planetaren geroari begira, transizio ekologikoaren ardura dugu. Gizarte mailan ere, desafio nagusi bat bezala agertzen da. Horrentzat, behar dira lokalki ontasun amankomunak zaindu (ura, airea), energia ekonomiak egin, eta hondarkinak kudeatu. Ura –  Edateko  on  den  uraren  ekonomia  bultzatu,  ur errekuperatzaileen instalazioa hedatuz,  bereziki eraikuntza publikoetan,  – Talde pribatuen eraginpetik atera, ura ontasun publiko bat baita denen esku izan behar dena : kudeaketa zuzena lortu duten herriekin bat egin, herri elkargoari dei eginez. – Uraren gastua urraska egokitu, familia bakoitza kontutan hartuko duen faktura batekin. Bizitzeko oinar- rizko beharrak urririk, eta emendatzeak mailaz maila egin. Energia, herriko bastimenduak Energia-iturrien murrizteak, bide itsura eramaiten gaitu des- berdintasun sozialak eraginez. Nuklearra ez da segurra eta bere dependentziatik atera nahi dugu energia berriztagarriak erabi- liz. Herriko bastimenduak aztertuak izanen dira eta beharrez energia mailan berritze lanak eginak izanen. Kutxadura, ondarkinak, uhinak Kargualdian, nahi dugu afitxatu herriaren sartzeetan « Hemen pestizidarik eta GAO (Genetikoki Aldatu Organismo)-rik gabeko herri batean sartzen zirezte. »  – Eremu berdeak mantendu gehigarri kimikorik gabe eta pestizidarik gabe. – Partikularrentzat trabagarriak bildu eta saltzaileen eta ofizialeen beharrak aztertu. – Telefono antenen instalazioak zaindu. Transizio ekologikoa

Sommaire des pages