Please activate JavaScript!
Please install Adobe Flash Player, click here for download

Programa 2014_OK

9 Hirigintza Tokiko hirigintza-plangintza gure herriari aplikatzen zaio, ikuspegi orokor bat ematen du. Eremuen eta eraikinen inben- tario osoa egin ondoren hona gure taldeak eginen duena : – Herriko eremuen saltzea debekatu, onura publikoa ez duten proiektuei, espekulazioa gure lurretan errefusatu. Adibidez : 14 750 m²-ko, OUSSIMENDIA lurraren saltze proiek- tua adinekoen erresidentzia segurtatu baten ezartzeko, nahiz ez duen tokiko galde bati erantzuten. Oraiko herriko etxeak  lur horretan garai batez kasino bat instalatu nahi ukan zuen, be- harrik xedea ez zen bururaino eramana izan.  – Erreserbak sortzeko xedearekin, eremu eta eraikinen eros - teari  buruz  politika  boluntarista  bat  eraman  lehentasunez hartzeko eskubidea baliatuz. Eremu eta eraikinen nagusigoa atxikitzeko buxeta lerro bat sortu. – Eraikinen  barreatzea  saihestu,  eraikiak  diren  eskualdeak trinkotu. – Herria eta herrien elkargoaren artean eremuen eta bizilekuen behatoki bat sortu, bizileku eta eremuen politika emankorra eramateko. – Bizilagunak parte harrarazi proiektu berri handiak erabakitzeko tenorean (eraikuntza berriak – auzo berriak...) – Ohetegi-auzotegiak aldatu bizitza-lekuak sortuz (jostaguneak, baratze kolektiboak, saltegiak). Bizitegiak Bizitegi bat ukaitea eskubidea da, ez da luxu bat. Une honetan, Kanboko bizitokien multzoan 3 479 bizitegi (INSEE)  badira ( %73a bizitegi nagusiak dira, horietarik bakarrik %7a bizitegi sozialak, %20a bigarren bizitegiak eta bukatzeko %7a bizitegi hutsak.). – Jabeak beren bizitegiak urte guzian alokatzera bultzatu, lagundu. – Bizitegi hutsak kontatu. – Bizitegi hutsak eta bigarren bizitegiak zergapean ezar. – Politika boluntarista bideratu bizitegi sozialen kopuruak gure herrian %25a ardiets dezan, jendarte ainiztasuna hobetsiz Bide obrak – Herri guzian berdinki, bide obra programa serios bat plantan ezarri (bide eta  oinbide), behin-behineko antolaketekin bukatu. – Segurtasun neurriak hartu, oinbide, bide-kurutze, aparkaleku (haurtzaindegi-ikastola- Errobi kolegioaren aparkalekuak, etab...) eta bide zatietan (Ur-onen patarra  norabide bakarrean ezarri). – Argitze sistema berritu hiriko argien kontsumo kudeaketa hoberena lortzeko.  – Oinbideak berritu eta mugikortasun mugatua duten jendeei eta haur karrosei egokitu. – Elbarritasun bat dutenentzat aparkatzeko tokiak sortu (Ezker pareta- Polikiroldegia – Igerilekua). – Ordainpekoa izanen den camping-car-en eremua egokitu (Kirol-zelaiko aparkalekua, 20 leku). •– Bizikleta-bide batzuen antolamendura buruz joan. Garraioak – Auzoen arteko autobus joan-jinkari bat martxan eman, auzapezak hitzeman zuen bezala duela sei urte. – Herriaren  inguruan  autokidetza  eskualdeak  sortu  herri  elkargoarekin  eta  Kontseilu  Orokorraren  laguntzarekin. – Autobus eta treinaren onurak aintzinatu  ( ordutegiak egokitu praktikotasuna emendatzeko) Eraikinak eta herriko ontasunak – Laborde etxearentzat erabilpen berri bat atzeman (hastapeneko proiektua baztertua balitz). Etxe hau Tokiko lurren erakunde publikoaren bidez erosia izan zen, arraberritze obrak aspalditik bukatuak izanik ere, hetsirik dago. Osasun etxe eta langile ezberdinen zerbitzu komunak hartu behar zituen Osagarria eta  Termalismoaren etxearen sortzea zertan den ikusi. – Merkatu estali bat sortu Sainte-Marie etxean (herri atelier ohiak). – Paxkalekuko plaza berritu eta antolatu. – Aterabide bat atzeman Noblia xokolateriari (jendeen segurtasuna, kutsadura, osasuna, estetika,). Adibidez : 14750 m²-ko, OUSSIMENDIA lurraren saltze proiek-

Sommaire des pages