Please activate JavaScript!
Please install Adobe Flash Player, click here for download

Programa 2014_OK

3 Nor gira ? zerrendak biltzen dituen emazte eta gizonak, Kanbo eta Euskal Herriari atxikiak dira, bai eta ere berdintasuna, elkartasuna, justizia soziala eta ingurumenaren zaintzeari. Horregatik gure burua abertzale, ezkertiar eta ekologista gisa definitzen dugu. Ipar Euskal Herriko lurralde kolektibitatea, gatazkaren konponbidea, euskal preso politikoen etxeratzea eta euskararen ofizialtasunaren alde kokatzen dugu gure lana. Gure ofizioetan eta hainbat elkartetan inplikatuak gira eta xedea dugu Herriko Etxeko giderren hartzea, aspaldidanik... joan den mendetik honat funtsean, plantatua den taldeari lekukoa hartuz. Gogo bizia dugu herriaren kudeaketan engaiatzeko eta zuei ere esku hartzeko okasionea emateko, gaur egun nortasun gabeko hirixka bilakatu den Kanbok berreskura dezan herrixka-izpiritu bat eta bere aberastasun guziekin berezko identitatea. Hamar urtez Kanboko jendetza %50ez emendatu da eta bizitegien kopurua %35ez (bigarren egoitzena %268z !). Ez dira hala ere tokiko beharrak bete, bereziki gazteen etxebizitzari begirakoak. Bizitegiak eraikiz, eta bizitegiak baizik, ohetegi-auzotegiak sortu dira, jendeentzat beharrezkoak diren ekipamendu sozialetatik urrun. Alde batean auzotegi baztertuak nun ez den“deus atzematen” bestean hiri-erdia nun“dena atzematen den”eta artean ibilgailuz mugitu behar. Nahiz eta hainbat osasun-etxe, komertzio eta elkarte dinamikok herria biziarazten duten, borondate politiko baten eskasarengatik senti da zerbait falta zaigula, herria eta herritarren arteko lotura, Kanbokoak girela finkatzen duen sentimendua. Galdu ote dira Euskal Herriaren erroak ? Segur aski, dirudienez gelditzen zaigun azken euskal gauza bixkotxarena baita... Zein urrun diren Kanboko auzapez ohi batek, gure eskualde honetako hizkuntza eta kultura gora eta azkar altxatuz, bere kreazio poetiko ahantzezinak han eta hemen kantatzen zituen denborak ! Ondoko orrialdeetan xeheki irakurtzen ahalko duzue gure programa, ororen buru programaren xedeak, hauexek dituzue : – Maila guzietan jendarte-lotura sortzea – Herritarrei hitza ematea eta tokiko demokrazia parte-hartzaile bat martxan ezartzea – Bizitza zibileko aktetan berdintasun bera denei segurtatzea – Bakoitzaren behar sozialei erantzutea (lana, etxebizitza, eskubideak) – Urbanizatzea zaintzea – Tokiko ekonomia garatzea – Ingurumena zaintzea – Euskararen erabilera eta hedapena garatzea eremu publikoan – Gure ondarearen aberastasun guziak balorizatzea Kanbo izan dadin nahi duzun herria ! Nahi dugun herrian, komunitatean, egiazko parte hartzea bultzatuko duen demokrazia bat martxan emanen da. – Gardentasunaz,herrikudeaketarenprintzipioaegin.Herrikoetxekokan- poko batzordeen bidez bermatu. – Hautetsi batekin harremanetan izanen diren beharren eta proposamenen biltzeko auzo komiteak sortu. – Hunkitzen dituzten hautuetan parte har dezaten, gazte kontseilu bat sortu. – Bizilagunak informatu eta herriari doazkion proiektu garrantzitsuentzat, beharrez, erreferenduma erabili. – Herrikoetxekoafitxatzetaulaarraberrituetagaurkotu.Herrikokontseiluarendatakafitxatzetaulan eta internet gunean argiki agertarazi. Zer nahi dugu ?

Sommaire des pages