Please activate JavaScript!
Please install Adobe Flash Player, click here for download

Programa 2014_OK

Duela zenbait urte, euskara, kanboarrek beren artean naturalki erabiltzen zuten hizkuntza zen. Gaur egun guttitua da, ainitzetan itzulpen xume edo apaingarri gisa agertzen zaigu euskara, euskaldun kopurua apaltzen da. Haatik badakigu herritarren gehiengoa atxikia zaiola, urtero eskola elebidun edo ikastoletan euskara ikasten duten haurren kopuruaren emendatzea dugu horren lekuko. Herriko etxeak eremu guzietan hizkuntzen parekotasunerat heltzeko, politika bizia, ausarta eta sustatza- ilea eraman behar du. Bere eskuetan da horren aldeko giro baten sortzea, euskara ikasten edo berreskuratzen dutenak lagunduz, hedapena bultzatuz, bere barneko eta kanpoko dokumentuetan erabiliz. Urrats horiek herriko egitura eta zerbitzu guzietara hedatu behar dira (haurtzaindegi, aisialdi zentro, harrera, turismo bulego...), gure herrian, euskaldunak, beste herritarrentzat  eskaintzen den axola berarekin errezebituak izan daitezen.  – Euskararen  normalizazio  plan  bat  abiarazi,  baliabide ekonomikoak segurtatuz – Kanboarrei zuzendua izanen den batzorde idekia sortu. – Euskararen ofizialtasunaren aldeko dinamika eta urratsetan parte hartu. – Biztanle  berriei  Kanboko  hizkuntza  eta  kulturei  buruzko  au- rkezpena egin.  7 Kultura - Aisialdia Elkarte bizia - Kirola Bizilagunek, herriarentzat duten atxikimendua handitzeko eta aldi berean loturen sortzeko, Kanboko tokiez, aberastasun naturalez eta ondareaz jabe daitezen nahi dugu. – Kultura mailan, egitura guziekin (musika eskola, mediateka, zinema, AIEC gela, Arnaga) partaidetza bat sortu, proiektu sinergia baten sortzeko ahal bezainbat herritar hunkiak izan daitezen. – Elkarteek bultzatu edozein iniziatiba (aste kulturala, kabalkada...) sostengatu. – Euskal Herria eta Kanboko bizia, historia eta  ondarearen zerbitzu bat muntatu. – Kulturaren eta herritar bizitzaren etxea sortu Azantzan : pintura er- akusketak, Kanboko artistak, belaunaldien arteko topaketak, publikoari eta elkarteei idekiak diren  atelierrak eskainiz. – Herriko etxetik kanpoko « festa eta  animazio » batzorde bat sortu festa komitea laguntzeko eta Kanboarrei animazioak eskaintzeko urtean zehar. – Ekintza sozio-ekonomikoetarako merkatu estali moldagarri bat sortu (bilgune, biltzar, formakuntza gela) herriko atelier ohietan, asteroko merkatua ere hartan egin ahal izateko behar denean. – Arnagako gunean  herritarrentzat gertakari kulturalak bultzatu. – Debakilako  parekatzeari  oldar  berri  bat  eman,  herritarren  arteko trukaketez elikatuz, kirol eta kultura  elkarteen partaidetzarekin. – Musika eskolari, bere estatuto publikoa atxiki, irakaskuntza pro- fesional bat eta ondorioz ezagupen baten ukaiteko. Kanboko herrian elkarte bizia arrunt dinamikoa da, giza harremanetarako funtsezko eragilea da. Horre- tarako : – Elkarteen arteko konzertazioa sustatu, haien balorea ezagutarazi, sostengatu proiektuen muntatzeko tenorean (klientelismorik gabe) eta haien arteko harremanak bultzatu. – Boluntarioen lana eta hauen konpetentziak baloratu « bolondres-pasaporte » baten bidez. – Elkarteen eguna irailean antolatu bakoitzak bere aktibitateak aurkez ditzan. – Pizina : ordutegia egokitu herritarren beharrei erantzuteko. Euskara

Sommaire des pages