Please activate JavaScript!
Please install Adobe Flash Player, click here for download

Programa 2014_OK

5 Kanboko biztanleriaren emendazio handia kontutan harturik, herriko kontseiluak behar sozio- ekonomikoen ikerketa gaurkotua egin beharko du, CCAS-ak eskaintzen dituen zerbitzuez gain egiazko politika sozial baten definitzeko. Haur tipiak, haurrak eta gazteak – Burasoek egiazki hautua ukan dezaten, zaintza moldeen eskaintza hobetu (haurtzaindegi, haurtzain). – Kanboko haur guzientzat harrera segurtatu aisialdi zentroan, tokien kopurua aurreikusiz eta egokituz. – Eskolako  erritmoen  erreforma  aplikatzeko,  haur  guzientzat  kalitatezko  kirol  eta  kultura  iharduera elebidunak izan daitezen inbertitu. – Auzoetan haurrentzat josta guneak sortu edo hobetu eta gazteentzat atseden lekuak (roller zirkuito,  eskalada murru). – PIJ -a (gazte informazio gunea) bizkortu. Zailatasun unean diren pertsonak, adinekoak, ahalmen gutiko egoeran diren pertsonak – Etxean egotea eta belaunaldien arteko harremanak lagundu. – Mugikortasun mugatua dutenei egokitua den autobus joan-jinkari bat proposatu, auzoetatik hiri erdirako zerbitzu eta saltegi ezberdinetarako  bidea errexteko. – Etxebizitza partekatze edo  adineko pertsonen arteko etxekidetza errexteko, belaunaldien arteko lotura garatu. – Bizilekuen hobetzeko eta beharrei egokitzeko diren baliabideez informatu,  PACT eta antzeko organismoek (partez) diruz laguntzen dituztela jakinarazi. – Gai ezberdinez, hala nola jateko moldea, memorio arazoak, erortzeen eta etxeko istripuen prebentzioa, atelierrak proposatu. – Bakoitzak bere eskubide sozialak ezagut ditzan politika boluntarista eraman. – Gizarteratze  elkarteekin  batean lan egin, gune publiko zenbaitzuen mantentzeko. Politika soziala Ekonomia Bizi dugun krisia orokor egoera kontutan harturik, Kanboko herriak eta Errobi herri elkargoak nahikari handia erakutsi beharko dute eta tokiko enplegua eta ekonomia sostengatu. – Herri elkargoan, Ekonomia Sozial eta Solidario konpetentzia sortu. – Artategiek sortzen dituzten lanpostu zuzen eta zeharkakoen atxikitzea segurtatu. – Tokiko enpresak, enplegu gunea, tokiko misioa eta formakuntza profesionaleko erakundeen arteko partaidetzak lagundu. – Herriaren web-gunean, obrei buruzko elkargune bat sortu partikular eta  ofizialeen  artean ( « obren debisak » sailean). Eskaintza deialdirik gabe egiten diren lanendako, tokiko enpresak jakinean eman. – Laguntzak  eta  ekintzak  bideratu  transizio  ekologikoa,  enpleguen berlokalizazioa eta  ibilbide laburren alde ari diren enpresetara buruz. – Tokiko aurrezkia sustatu, eredu kooperatiboaren araberako enpleguen sortzeko.  – Egitura publikoetan  lana xerkatzen,  formakuntzan diren  edo elbarritasun bat duten jendeen sartzea errextu. – Udako herriko lanpostuak lehentasunez Kanboarrentzat erreserbatu gardentasunean. – Tokiko komertzio tipia hobetsi eta batasun komertzialaren dinamika lagundu. – Herri elkargoarekin batean, ofiziale, laborantxa eta ekonomiarentzat eremuak erreserbatu.

Sommaire des pages